Uxoa Ibarreta eta Lorea Segurola dantzari azpeitiarrak, Euskal Herriko txapeldun

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 19a

Atzo jokatu ziren Soreasu antzokian areto dantzen eta dantza latinoen Euskal Herriko txapelketak, eta txapeletako bi Azpeitian gelditu ziren; Uxoa Ibarretak, Arturo Flores beasaindarrarekin bikotea osatuta, bachatako txapelketa irabazi zuen; eta Lorea Segurolak, Aritz Fernandez zumarragarrarekin, salsakoa. Beasaingo Igor Latasak eta Bilboko Saioa Herrerok osatutako bikotearentzat izan ziren txa-txa-txa modalitateko txapelak, eta Kataluniako bikote batek irabazi zuen dantza konbinatuen txapela.

Azpeitiko txapelketaren irabazleek Espainiako zein Europako txapelketetan lehiatzeko aukera izango dute orain. Jose Mari Orbegozo azpeitiarrak eta haren dantza akademiak –Dantzaki– antolatu zuten atzoko lehiaketa, eta Soreasu beteta zela egin zuten dantza lehiakideek.

Hemen, atzoko txapelketaren argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide