Eritz Unanuek eta Ander Agirrek irabazi dute Azpeitian Sare Eguneko paella lehiaketa

Nerea Uranga 2019ko maiatzaren 18a

Era askotako paellak prestatu dituzte Azpeitiko Sare Eguneko paella lehiaketan parte hartu duten 25 bikoteek. Azoka Plazan egindako bazkariaren ondoren jakikarazi dituzte lehiaketako irabazleak Eritz Unanue eta Ander Agirre izan direla.

25 bikotek parte hartu dute gaur Azpeitiko Sare Eguneko paella lehiaketan. Era askotako paellak parte hartzaileek: itsaskiekin, arrainarekin, barazkiekin, haragiarekin... 13:30 aldera hasi dira sukalde lanetan, herriko plazan jarrita zeuden mahaietan. Parte hartzaileak lanean ari ziren bitartean, jende asko ibili da mahaien bueltan sukaldarien lanak ikusten, baita gomendioak ematen ere.

Azoka Plazan egin duten bazkariaren ondoren jakinarazi dituzte paella txapelketako irabazleak Azpeitiko Sarekoek. Eritz Unanuek eta Ander Agirrek prestatutakoa izan da irabazlea. Hauek txibikiekin eta txibien tintarekin prestatu dute paella. Sare Eguneko aurtengo bazkarian 300 lagun bildu dira.

[flickr_set id="72157691489475003"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide