Presorik gabeko herria lelo hartuta, aldarria eta festa bat egiten ari dira gaur, larunbata, Azpeitiko Sarek antolatutako Sare Egunean. Kros herrikoiarekin hasi dituzte 11:00etan eguneko ekitaldiak. 165 lasterkari inguruk parte hartu du 5,6 kilometroko proban. Aitor Mimenza elorriotarra joan da lasterketaren buruan hasiera-hasieratik eta berak lortu du txapela, 17:32 denboran bukatuta. Gizonezkoetan, bigarrena eta hirugarrena azpeitiarrak izan dira, hurrenez hurren Raul Ridruejo (19:05) eta Gari Uzkudun (19:05). Emakumeetan aurrenekoa helmugan Ainara Urrutia aretxabaletarra izan da, proba 22:23 denboran eginda. Emakumeetan bigarrena Maite Iglesias azkoitiarra (24:37) izan da eta hirugarrena Lierni Altuna (24:44). Lasterketa bukatzen azkenak izan diren bi korrikalariek ere jaso dute saria, txuleta bana. Sari horren jabeak Alvaro Olaizola eta Aitor Altuna azpeitiarrak izan dira.
Helduen ondoren, haurren kros txikia izan da Azpeitiko Sare Egunean. Kasu honetan, herriko plazatik irten eta Alde Zaharrean eman dute buelta txiki bat. Irten aurretik, Ekain pailazoarekin beroketa ariketak egin dituzte. Bukaeran, bisera edota poltsa bana jaso dituzte txikienek.
[flickr_set id="72157708640598854"]