Gimnastika erritmikoko amateurren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 16a

Gipuzkoako hainbat tokitako gimnastak lehiatuko dira igandean, 10:00etan hasita, kiroldegian. Azpeitiko Loretoki eskolakoek ere parte hartuko dute bertan.

Loretoki eskolako gimnastak, iazko kasturte amaierako jaialdian. (Ihintza Elustondo)

Gimnastika erritmokoko amateurren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute igandean, maiatzak 19, kiroldegian. 10:00etan hasiko da lehia, eta egun osoan zehar, Gipuzkoako hainbat txokotatik etorritako kirolariak ariko dira ikuskizunak eskaintzen, baita Azpeitiko Loretoki eskolako kideak ere. Kadete taldean, Zihara, Zuhara, Igone eta Irati lehiatuko dira. Nahia Odriozola bakarka lehiatuko da, jubenil mailan, eta senior A mailako taldeak ere parte hartuko du txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide