Bizkarrezurrak gaixotasunetan duen eraginaz hitzaldia izango da gaur Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 14a

Solasaldia Sindikatu Zaharrean izango da, 18:00etan hasita, eta Mendiarazek bizkarrezurreko arazoak dituzten herritarrei bizitza kalitatea hobetzeko gako batzuk emango dizkie. 40 minutuko solasaldia izango da.

Xabier Mendiarazek emango du solasaldia.

Bizkarrezurrak gaixotasunetan duen eraginaz hitzaldia eskainiko du gaur, Xabier Mendiaraz kiropraktikoak. Solasaldia Sindikatu Zaharrean izango da, 18:00etan hasita, eta Mendiarazek bizkarrezurreko arazoak dituzten herritarrei bizitza kalitatea hobetzeko gako batzuk emango dizkie. Bizkarrezurrean bilatu gaixotasunaren kausa izenburupean emango du 40 minutu hitzaldia; izan ere, haren arabera, gaur egun gaixotasun asko bizkarrezurreko desoreken ondorio dira. Adin guztietako herritarrei zuzendutako saioa irekia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide