ONCEren asteburuko zozketak 20.000 euroko saria utzi du Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 13a

62.720 da zenbaki saritua. Ines Lazkano loteria saltzaileak saldu zuen saritutako kupoia, ONCEk Foru Ibilbidean duen kioskoan.

Ines Lazkano, kioskoaren ondoan.

Atzo, igandea, ONCEk egindako Asteburuko Soldatatzarraren zozketak 20.000 euroko diru saria utzi du Azpeitian. 62.720 da zenbaki saritua (003 seriea), eta Ines Lazkano loteria saltzaileak saldu zuen saritutako kupoia, ONCEk Foru Ibilbidean duen kioskoan. Zenbaki saritua salduta, "oso gustura" dagoela azaldu du Lazkanok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide