Pablo Etxeberria igerilariari harrera egin diote Azpeitiko udaletxean

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 10a, 18:07

Azpeitiko Udalak harrera egin dio Pablo Etxeberria igerilari azpeitiarrari; master mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen apirilaren 28an Etxeberriak.

Pablo Etxeberria Izarraitz Igeri Elkarteko eta Azpeitiko Udaleko kideekin. (Azpeitiko Udala)

Master mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen joan den apirilaren 28an Pablo Etxeberria igerilari azpeitiarrak, eta lorpen horren aitortza jaso du Azpeitiko udaletxean, Azpeitiko Udalak egin dion harrera ekitaldian. Etxekoak eta Izarraitz Igeri Elkarteko kideak ondoan zituela, oroigarria eta lore sorta jaso ditu Etxeberriak Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuaren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide