Juaristi ISBk ate irekiekin eta diru biltze bereziarekin agurtuko du liga bihar, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 10a, 18:00

Sarrera doan izango da Iraurgi Saskibaloiaren gizonezkoen talde nagusiaren agurrekoan, eta neurketaren atarian Juaristi babeslearen pelutxeak salduko dituzte, AVAIM GKEaren aldeko dirua biltzeko. Azkoitian bertan, azken txanpa beteko du Iraurgiren Garagardo Azokak.

Juaristi ISB saskibaloi taldeak bihar 20:00etan jokatuko du Zilarrezko LEB ligako azken partida, Azkoitian. Lolo Encinasen taldeak liga ederra borobiltzeko aukera du, orandik igoerako kanporaketak jokatzeko aukera duen Girona talde indartsuaren aurka.

Neurketa horre atarian, Juaristi babeslearen otsokume pelutxeak salduko dituzte, AVAIM GKEaren aldeko dirua biltzeko; haurtzaroan tratu txarrak jasotakoei laguntzen dien elkartea da AVAIM. Pelutxeak 10 euroren truke erosi ahal izango dira. Gainera, denboraldia behar bezala agurtzeko, Iraurgik ate irekien eguna izendatu du biharkoa, eta sarrera erabat doan izango da.

Bestetik, partidaren ordu berean hasita, Iraurgik antolatutako Garagardo Azokak aurten azken aldiz irekiko ditu ateak Azkoitian bertan, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide