Ekintzaz beteriko astearen ostean, agurtu dute Azpeitiko Gazte Astea

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Amaitu da aurtengo Gazte Astea, eta Azpeitiko Gaztetxeko kideek eskerrak dizkiete bertan parte hartu duten guztiei. Izan ere, jende ugari animatu da antolatutako ekintzetan parte hartzera. "Langile sareez, genero problematikaz, festa ereduaz nahiz langile borrokaz hausnartu dugu. Barre egin dugu korto txapelketarekin eta parodia kritikoarekin; eta asko abestu dugu, Kantu Leporen 'kantzioneroarekin' eta Gaizkillerren eta Piroren abestiekin. Abesten ez duenak zorionik ez du!", azaldu dute Gaztetxeko kideek.

Hona hemen Gazte Asteko irudiak:

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide