Mari Jose Etxanizen artelanak ikusgai, Azpeitiko Betharram aretoan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 3a

Mari Jose Etxaniz azpeitiarrak egindako artelanen erakusketa jarri dute Azpeitiko Betharram aretoan. Etxanizek berak egindako 36 margolan daude guztira ikusgai, eta bere 6 eta 9 urteko bilobek egindako koadroak ere jarri dituzte erakusketan. Azpeitiarra Elgoibarren hasi zen margotzen duela 35 urte, baina hau da Azpeitian jarri duen lehen erakusketa. Etxanizek dioenez, "zerbait esaten dioten" gauzak margotzen baditu ere, margogintzan "arlo guztiak" jorratu ditu urte guzti hauetan. Bere lehenengo margolana "Gabonetako postal bati begira" egin zuela aitortu du.

Datorren ostegunean, maiatzak 9, izango da erakusketa ikusteko azken eguna; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita Betharram aretoa, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. 

Hona hemen erakusketako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide