Azpeitiko Done Jakueko apaizetxea eraitsi dute

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 1a, 11:31

Azpeitiko Done Jakue kaleko apaizetxe zena, Frontoi Txikiaren aldamenean altxatzen zen eraikina, ez da dagoeneko. Joan den apirilaren erdian hasi zituzten etxea botatzeko lanak, eta dagoeneko bukatu dute eraistea. Argazkian ikus daitekeenez, obra-hondarrak daude orain eraikinak lehen betetzen zuen tokian.

Duela urtebete jakinarazi zuen Azpeitiko Udalak apaizetxe zaharra erosi zuela, eta bertan lau etxebizitza eraikitzeko asmoa zuela. Udal sustapenekoak izango dira aipatutako lau etxebizitza berriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide