Azpeitiko Sarek prestatu du aurtengo Sare Egunerako egitaraua. Maiatzaren 18an, larunbatez, ospatuko dute presoen aldeko egitasmoa, eta hainbat ekintza antolatu dute egun osorako. "Egun osoan zehar antolatutako ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, elkarlanaren bidez presorik gabeko herria, presorik gabeko Azpeitia, presorik gabeko Euskal Herria lor dezagun", azaldu du Azpeitiko Sarek.
Hona hemen Sare Eguneko egitaraua:
11:00. Kros herrikoia, plazatik.
11:30. Umeen kros txikia, plazatik. Ondoren, hamaiketakoa.
12:00. Ekaintxou, plazan.
13:00. Paella txapelketa, plazan.
14:30. Bazkaria, Azoka Plazan. Bazkarirako txartelak Orkatzen eta Sanagustinen eskura daitezke.
18:00. Manifestazioa, plazatik. Amaieran, elektrotxaranga herriko kaleetan.
22:30. Kontzertuak: Mconak eta Anita Parker.