Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko hirugarren Death Cafe saioa antolatu du Urbizixa taldeak datorren astearterako, maiatzak 7. Urtarrilean eta otsailean egin zituzten lehen bi saioak "arrakastatsuak" izan zirela-eta antolatu dute hirugarrena. Tertulia 18:30etik 20:30era bitartean izango da, Basazabal jauregian. Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta horregatik, bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak 627 11 78 19 telefonora (Izan) deitu dezake.