Azpeitiko Igarako errota ezagutzeko aukera izan dute herritarrek egunotan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 23a

Aste Santuko oporrez baliatuz, hainbat egitasmo antolatu dute azken egunetan herriko txokoetan, eta horietako bat izan da Igarako errotan eskaini dituzten bisita gidatuak. Joan zen ostegunetik atzora arte, egunero zabaldu zituzten Loiolan dagoen XXVIII. mendeko errotaren ateak, eta Ekoetxeko hezitzaileek errotaren funtzionamendua azaldu zien herritarrei zein hara gerturatutako bisitariei. Guztira, 100 pertsona inguru igaro dira egunotan Igarako errotatik, Ekoetxeak jakinarazi duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide