Nagore Aramendi azpeitiarra nagusi Lekeitioko Aste Santuko Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 22a

Aramendi, erdian, txapela jantzita. (Laboral-Kutxa Emakume Master Cup)

Lekeitioko Aste Santuko Txapelketa-Laboral Kutxa saria jokatu zuten atzo, igandea, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan, eta Nagore Aramendi pilotari azpeitiarrak jantzi zuen lehen edizioko txapela. Bi partida jokatu zituzten txapelketaren barruan, eta Aramendik lehenengo partidan neurtu zituen indarrak Gentzane Aldairen aurka. Lehia orekatua izan zen Aramendi eta Aldairena, baina bosgarren tantotik aurrera, apeitiarrak eraman zuen markagailuaren agintea. Amaiera estua izan zuten bi pilotariek, eta markagailua 15-16 zela, Aldaik huts egin zuen sakean, eta Aramendik aukera aprobetxatu eta jokaldi azkar baten eraginez aurre hartu zion bizkaitarrari. Azkenean, Aramendi 18-15 nagusitu zitzaion Aldairi, eta horrenbestez, azpeitiarrak jantzi zuen txapela (argazkian, erdian).

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide