Denbora gutxian erabat aldatu da eguraldia, eta ekaitzak eragina izan du Azpeitiko hainbat gunetan. Bi zuhaitz bota ditu haizeak: bata, Garmendi auzunean, eta bestea, Loiola hotelaren inguruan. Bi zuhaitzak espaloira erori dira, eta udaltzainek bidea itxi behar izan dute. Beraz, oinezkoek ezin dute bi gune horietatik igaro.
Horrez gain, kiroldegiko sabaiaren uralitazko zenbait zati soltatu dira, eta udaltzainek, ertzainek eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute. Suhiltzaileak aritu dira soltatutako sabai zatiak ondo jartzen, eta haiek azaldu dutenez, amaitu dituzte lanak. Dena den, eguraldiak ez die utzi lanak behar bezala gauzatzen, eta aurrerago, sabaia hobeto konpondu beharko dela jakinarazi dute. Gertaeraren ondorioz, ura sartu da kiroldegi barrura.
Langileak kiroldegia lehortzen.Gainera, GI-631 errepidea itxita dago uneotan (19:35) , Azkoitia eta Zumarraga artean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Antzuolako biribilgunean eta Deskargako biribilgunean moztuta dago errepidea.