Kamioi baten eta bi autoren arteko istripua izan da Loiolan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 12a

Kiruri jatetxearen parean gertatu da ezbeharra, 18:50ean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto baten gidariak lepoan min hartu badu ere, ez da inor larri zauritu. Uneotan (20:04) errai bat itxita dago, eta Ertzaintza txandaka ari da trafikoa bideratzen.

Kamioi batek eta bi autok egin dute talka, Kiruri jatetxearen parean.

Kamioi batek eta bi autok talka egin dute gaur arratsaldean Azpeitiko Loiola auzoan, GI-631 errepidean, Kiruri jatetxearen parean. 18:50ean gertatu da ezbeharra, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto baten gidariak lepoan min hartu badu ere, ez da inor larri zauritu. Uneotan (20:04) errai bat itxita dago, eta Ertzaintza txandaka ari da trafikoa bideratzen. Auto ilarak sortu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide