Sute txiki bat izan da Azpeitiko Landeta auzoko Sammic enpresan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 12a

Landetako auzoko Sammic lantegian piztu da sua.

Azpeitiko Landeta auzoko Sammic lantegian sutea izan da gaur goizean. Ertzaintzaren arabera, 09:15ean piztu da sua, enpresaren kanpoaldean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lantegiaren parean egur zatiak zeuden pilatuta, eta horiek su hartu dute. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 10:20rako itzali dute sua. Ez da inor zauritu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide