Azpeitiko Izarraitz txistulari elkarteko musikariak Errenterian izan ziren joan den igandean. Hango txistulari bandakoekin batera, Txokolo oroituz izeneko kontzertua eskaini zuten Izarraitzekoek. Izenburuak adierazten duen gisan, eta beheko bideoan entzuten den moduan, Joxe Mari Gurrutxaga Aldasoro Txokolo (1881-1947) txistulari azpeitiarraren errepertorioa nagusi izan zen emanaldi horretan: hark sortutako Goizeko izarra, Kontrapas Nº 1, Zortziko txikia I, Fandango Nº1, Zortziko txikia II eta Txikia jo zituzten.
Hona hemen, Izarraitz taldekoek utzitako argazkiak eta bideoa:
https://youtu.be/y_Im20rpxJs