Lagun Onak MBren Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko laugarren etaparako izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 2a

Apirilaren 13an, larunbata, egingo dute, Otxandio eta Urbina lotuz. Hilaren 11rako eman behar da izena, Azpeitiko mendizaleen elkarteko tabernan edo webgunean.

Urbina herria (Araba).

Apirilaren 13an, larunbata, egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko laugarren etapa. Bizkaian hasi eta Araban bukatuko da etapa hori, Otxandio eta Urbina herriak lotuz; 18 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

08:00etan Azpeitiko anbulatorio aurrean hartuko dute autobusa, Otxandiora joateko. Otxandiotik, GR-38a hartuta, Albinako urtegi aldera joango dira mendizaleak; bertan egingo dute hamaiketakorako hamabost minutuko geldialdia; norberak eraman beharko du jatekoa. Aurrera eginda, Legutiotik igaro eta Urbinara iritsiko dira. Urbinan bertan bazkalduko dute; antolatzaileek edaria eramango dute, sagardoa, ardoa eta ura. Bazkalostean, 14:30-15:00 aldera, abiatuko dira Azpeiti aldera.

Otxandio-Urbina ibilaldia egin nahi dutenek zabalik dute jada izen-ematea. Apirilaren 11rako eman behar da izena, mendizaleen elkartearen tabernan edo webgunean. Lagun Onak MBko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 15.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide