Hainbat lekutan jarri dute salgai 'Nuarbe, 29 urteko soka' liburua

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 1a

Azpeitiko Udalak eta Nuarbeko Sokatira Elkarteak argitaratu duten Nuarbe, 29 urteko soka liburua salgai jarri dute dagoeneko Azpeitiko eta inguruko herrietako hainbat gunetan. Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, Belaetxe liburu dendan eta Altuna oinetako dendan eros daiteke liburua, 15 eurotan. Horrez gain, Azkoitiko Hizki liburu dendan, Errezilgo dendan, Beizamako ostatuan eta Zestoako Potxolo liburu dendan eta Portale kultur elkartean ere eskuratu daiteke.

Joan zen zapatuan aurkeztu zuten liburua, Sanagustin kulturgunean egin zuten ekitaldian. Laxaro Azkune idazle eta kazetariak idatzi du lana, Nuarbeko sokatira talde aitzindariaren ibilbidea oinarri hartuta. 100 lagunetik gora elkarrizketatu ditu Lazkanok liburua osatzeko, eta besteak beste sokatiran ibilitakoei, masajistei, interpreteei, kazetariei eta bidaia lagunei egin dizkie elkarrizketak. Edizio lanak, berriz, Manuel Arregik egin ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide