Noka hitzetik hortzera, Azpeitian egin dituzten jardunaldietan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 31

Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna izenburupean, egun osoko jardunaldiak izan ziren atzo, zapatua, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Goizean, mahai ingurua eskaini zuten Onintza Legorburuk eta Eli Pagolak, Garbiñe Bereziartuak gidatuta, eta dozena bat lagun inguru elkartu zen solasaldian. Arratsaldean, berriz, Nokadromo izena eman zioten saioa egin zuten. Hain zuzen ere, 15:30ean hasita, noka praktikan jartzeko aukera izan zuten hainbat emakumek. Besteak beste, jolasak baliatu zituzten noka praktikatzeko, eta giro ederra nagusitu zen saioan.

Hona hemen atzoko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide