Hartz eta Saia Goiat taldeen kontzertuak izango dira bihar Azpeitiko Orkatz kultur elkartean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 28a

 
Hartz musika taldeko kideak. (Hartz)

Orkatz kultur elkarteak Hartz eta Saia Goiat musika taldeen kontzertuak antolatu ditu biharko. Hilabeteko azken ostirala izango da biharkoa. Horrenbestez, Azpeitiko Sarek antolatu ohi duen elkarretaratzearen ostean pintxo poteoa egongo da Orkatzen, eta ondoren hasiko dira kontzertuak, 22:30 aldera. Hartz taldeak rock alternatiboa eskainiko du. Saia Goiat taldeak, aldiz, stoner rock doinuak eramango ditu Orkatzera. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide