'Erlijioen arteko elkarrizketa' hitzaldia emango du gaur Martin Iriberrik Azpeitiko Loiola Zentroan

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 26a, 10:12

Herritartasun Eskola egitasmoaren azkenaurreko saioa izango da gaurkoa. Aurrekoetan bezala, 19:00etan hasiko da hizketaldia. Gaztelaniaz izango da.

Martin Iriberri. (Magis Radio)

Erlijioen arteko elkarrizketa izenburuarekin hitzaldia eskainiko du gaur Loiola Zentroan Martin Iriberrik. Jesuita da Iriberri, eta Jesulagundiaren gizarte arloko hainbat elkarte eta erakundeetan aritutakoa. Hitzaldia gaztelaniaz emango du, Loiola Zentroan bertan (liburutegiko sarreratik), 19:00etatik aurrera.

Herritartasun Eskola egitasmoaren barruko azkenaurreko saioa izango da gaurkoa. Joan den urrian jarri zuten martxan Loiola Zentroan Herritartasun Eskola eta gaurko hitzaldia egitarauaren seigarren hitzordua da. Azken saioa, berriz, maiatzaren 21ean izango da, Herritarra izatea. Ni besteekin Jesusen bidean gaiaren bueltan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide