Gazte bat larri zauritu da Azpeitian bizikletatik erorita

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 24a

19:50 aldera jazo da istripua. 23 urteko gazte azpeitiarra Ezkerretegiko aldapan behera zetorren, erori egin da eta kolpe handia hartu du buruan, espaloi ertz baten kontra. Donostia Ospitalera eraman dute, medikalizatutako anbulantzian.

Bizikleta istripu larria gertatu da 19:50 aldera Azpeitiko Iñaki Azpiazu kalean. 23 urteko gazte batek erorikoa izan du eta larri zauritu da.

Gaztea Ezkerretegiko aldapan behera zetorren, beste lagun batekin batera. Aldapa barrenera iritsita, erori egin da eta kolpe handia hartu du buruan, espaloi ertzaren kontra. Larrialdi zerbitzuek istripuaren tokian artatu dute zauritua, eta ondoren Donostia Ospitalera eraman dute, medikalizatutako anbulantzian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide