Azpeitiko Igarako errota bisitatzeko aukera izan da asteburuan

Nerea Uranga 2019ko mar. 24a, 14:18

Joan den ostiralean, martxoaren 22an, Uraren Mundu Eguna izan zen, eta horri lotuta, asteburuan Azpeitiko Loiolako Igarako ur errota zaharra ikusteko aukera eskaini dute bisita gidatuen bidez. Bai atzo eta bai gaur bisita gidatuak antolatu ditu Ekoetxeak, familiei zuzendutako ekintzen barruan. Eguraldi ederra lagun, haur eta helduek izan dute Loiolako XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ezagutzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide