Alberto Beloki da Sokamuturra 2019 argazki lehiaketaren irabazlea

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 20a, 12:29

Azpeitiko Argazki Elkarteak inauterietan egindako XL. Sokamuturra argazki lehiaketan 22 argazkilarik parte hartu dute, eta Alberto Beloki izan da irabazlea. Larunbatean egingo dute sari banaketa, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan, 13:00etan.

Alberto Beloki (eskuinetik bigarrena) epaimahaikideekin. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Azpeitiko Argazki Elkarteak XL. Sokamuturra argazki lehiaketa egin zuen inauterietan, eta bertan parte hartutako 22 argazkilariek bidalitako 123 argazkiak ikusi zituen epaimahai puntuatzaileak (Jabier Beristain, Angel Rodriguez eta Mikel Arrieta) joan den astelehenean. Jasotako irudi guztiak baloratu ondoren, honako erabaki hau hartu zuten:

1. saria: Alberto Beloki - Azpitik pasatu bai? - 365 euro eta garaikurra.

2. saria: Santi Elias - Orkatz - 235 euro eta garaikurra.

3. saria: Javier Bastida - Badoa - 200 euro eta garaikurra.

4. saria: Igor Froilan - Topeko - 120 euro.

5. saria: Juan Mari Ibarzabal - Estutu ondo - 80 euro.

-IƱaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Alberto Beloki, Queen argazkiarekin - 150 euro eta garaikurra.

-Sari berezia, bilduma onenari, Alberto Belokirentzako izan da.

Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari dira Argazki Elkarteko kideak; aurten ere Azpeitiko Foru Ibilbidean dagoen lokalean egingo dute. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo dute, larunbatean, martxoak 23, 13:00etan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide