Azpeitiko Ildefonso Gurrutxaga kalean, auto bat ketan hasi da, 11:10 aldean. Autoaren motorrak su hartu du, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira gunera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, matxura batek eragin du sua. Dagoeneko kontrolpean dago egoera.