Azpeitiko Basazabal jauregiko lehen bisita gidatua, jendetsua

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 11

Bisita gidatuan parte hartu zutenak, Basazabalgo beheko solairuan. (Azpeitia Turismoa)

Urtarrilaren 25ean inauguratu zutenetik, ikusmina sortu du Azpeitiko Basazabal jauregi eraberrituak. Ate irekien jardunaldietan asko izan ziren Enparan kalean dagoen eraikina ezagutzera joan ziren herritarrak. Atzo, berriz, antolatutako lehen bisita gidatua egin zuten bertan, eta jendetsua izan zen hori ere. Zurbano Basazabal jauregia berpizkundeko Azpeitian izenburuarekin, Juan Bautista Mendizabal azkoitiarrak gidatu zuen atzoko bisita. Aurrez eman behar zen parte hartzeko izena, eta 40 lagun inguru elkartu ziren Basazabalen igande eguerdian.

(Argazkia: Azpeitia Turismoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide