Eguzki energiarekin jolasean, Azpeitiko Ekoetxean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 10a

Energiarekin jolasean aritu dira gaur, igandea, Azpeitiko Ekoetxean. Dozenaka lagun elkartu dira goizean, eta eguzki energia oinarri hartuta, askotariko jolasak eta eskulanak egiteko aukera izan dute umeek. Atzo arratsaldean, berriz, material birziklatuarekin musika tresnak egiten aritu ziren hainbat lagun. 

Ekoetxeak hilean behin antolatzen dituen tailerrak izan dira asteburuan egin dituztela, eta klima aldaketaren astea dela eta, birziklapena eta energiaren gaiak jorratu dituzte oraingo honetan.

Ikusi argazkiak, hemen:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide