Urrestildarrek ere bat egin dute Martxoaren 8arekin

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 8a

Azpeitiko Urrestilla auzoan hainbat emakume atera dira kalera xingola moreak jantzita.

Urrestillako bizilagunak plazan elkartu dira.

Azpeitiko Urrestilla auzoko hainbat bizilagunek ere bat egin dute gaur, Martxoaren 8a, Emakumeen Eguneko aldarrikapenekin. Dozenatik gora lagun elkartu dira, xingola moreak jantzita, eta aldarrikapen feministak plazara atera dituzte horiek, Urrestillako erdigunera. Ondoren, urtero legez, hainbat emakumek afaria egin dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide