Eguerdiko mosaikoa bukatuta, Azpeitiko Basanderiek asanblada feministak antolatutako ekitaldiek ez dute etenik izan. Gainera, herritarrek izugarrizko erantzuna eman diote horiei; izan ere, dozenaka emakumek bazkaria egin dute Azoka Plazan. Hain zuzen ere, herriko hainbat gizonek prestatutako otordua egin dute bertan. Sabelak beteta, mahai inguruaz gozatu ahal izan dute Azoka Plazan bertan; Borroka feministaren bilakaera Azpeitian izenburupean, herriko mugimendu feministako kide izandako lau lagunek hartu dute hitza.
Mahai ingurua amaitzean, tailerrak egin dituzte, eta besteak beste, futbolean nahiz judoan aritzeko edota eztabaida txokoan parte hartzeko aukera izan dute herriko emakumeek. Ondoren, 18:30ean, mikro irekia jarri dute plaza, eta gitarra saio eta kantaldi bilakatu da egitasmoa.
Hona hemen, arratsaldeko irudiak:
Eguneko ekitaldirik jendetsuena 20:00etan hasita egin dute; herritarrek ez dute hutsik egin hitzordura. Heteropatriarkatu kapitalistari planto, emakumeok* greba! lelopean, ehunka eta ehunka lagunek manifestazioa egin dute plazatik abiatuta. Lelo feministek hartu dute ibilbidea, eta bukaeran, herritar guztiak plazan elkartu direnean, eguneko irakurketa leitu dute Basanderiekeko kideek.
Hona hemen, manifestazioko irudi batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=gt6_Ab6RYqw
[gallery columns="5" ids="365668,365669,365670,365671,365672,365673,365674,365675,365676,365677,365678,365679,365680,365681,365682,365683,365684,365685,365686,365687,365688,365689,365690,365691,365692,365693,365694,365695,365696,365697,365699,365700,365701,365702,365703,365704,365705"]
Gero, 21:30ean, afari autogestionatua egingo dute plazan, eta segidan DJ Fina y Seguraren emanaldia izango da, plazako arkupeetan.