Suzko zezenarekin, datorren urtera arte agurtu dituzte karnabalak Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 6a

Amaitu dira karnabalak Azpeitian. Azken egunotan izan da zertaz gozatua herrian, eta atzo, asteartea, suzko zezenarekin, datorren urtera arte agurtu zituzten festak. Erdikalean atera zen zezena, hainbat sokamutil gaztetxok lagunduta, eta ondoren, plazan hainbat buelta eman zuen. Jende ugari bertaratu zen suzko zezena ikustera, eta giro ederra sortu zen herriko kaleetan.

Hona hemen atzoko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide