Giro ezin hobea, Astearte Karnabal goizeko dianan eta sokamuturrean

Erlo Telebista 2019ko martxoaren 5a

Azpeitian, Astearte Karnabala da gaur, eta ohi bezala, diana eta sokamuturra izan dira goizean. ErloTelebistak goizeko irudiekin osatutako bideoa da honakoa.

Karnabaletako azken eguna da gaurkoa Azpeitian, eta ohi bezala, diana eta sokamuturra izan dira goizean goiz. 06:15ean, Udal Musika Bandaren eresiarekin piztu da eguna, eta 06:45ean, zezenaren irteera girotzen aritu dira Izarraitz txistulari taldea eta Udal Musika Banda, Plaza Txikian. 07:00etan, berriz, sokamuturra izan da, Erdikalean hasita. Astelehenetik etxera joan gabe mozorrotuta zeudenak izan dira kalean ziren gehienak, baina baziren zenbait goiztiar ere haien artean. Urtero bezala, giro paregabea sortu da kalean. Erlo Telebistak grabatutako bideoa da honakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide