Gaupaseroek ez dute hutsik egin

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 5a

https://www.youtube.com/watch?v=Y2yf2uEnlJM

Azpeitian inauteriak ez dira amaitu oraindik. Astearte Karnabala egun tristea izaten da jende askorentzat, baina biharamun handirik ez dutenak ere badira herrian. Batzuek mozorroak erantzi gabe eta festan jarraitzen dute astearteko eguerdi partean. Tradizio bilakatzen ari den moduan, Fenardo lagun dutela, Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren bulegora bisita egin dute duela gutxi. Haientzat festak ez du etenik.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide