Giro beroa Azpeitiko Erdikalean, arratsaldeko sokamuturra hasi aurretik

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 3a

Elegante Egunaz gozatzen jarraitzen dute Azpeitian. Eguerdi parteko txikiteoaz eguzki epeletan gozatu ondoren, arratsaldean askorentzat ezinbesteko bihurtu den hitzordua iritsi da: karnabaletako lehen sokamutur luzearen irteera. Erdikalea jendez eta festaz gainezka zela irten da lehen zezena kale barrenean jarritako kamioitik, 16:30ean. Kalean, ordea, lehenago elkartuta zegoen jendea, kantuan eta dantzan.

Lehen zezena irten aurreko une horietan grabatu ditu hiru bideo labur hauek Alberto Belokik.

https://youtu.be/HfQ3KTOhsug

https://youtu.be/oC52P4YEuyg

https://youtu.be/4uaVxIoW9Hg

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide