Langileen eskubideen inguruko hitzaldi informatiboa antolatu du Elkar-ekin taldeak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 26a

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak langileen eskubideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du datorren larunbaterako, martxoak 2. Bi zati izango ditu saioak, eta lehenengoan LAB sindikatuko kide Aihotz Aiestaranek hartuko du hitza. Besteak beste, kontratuen, nominen eta hitzarmen kolektiboen nondik norakoak eskainiko ditu Aiestaranek. Jarraian, emakume migratzaileen giza eskubideen defentsan aritzen den Malen Etxea elkarteko kide Silvia Carrizoren txanda izango da. Hain zuzen ere, migratzaileen eskubideak jorratuko ditu Carrizok solasaldian, eta batez ere, zaintza lanetan eta agirietan jarriko du arreta. Larunbatean, 16:30ean hasiko da hitzaldia, Baigerako lehen aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide