Hezurbeltzak taldeak gaur Azpeitian eman behar zuen kontzertua, bertan behera

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 23a

Taldekide bat gaixorik dagoelako utzi dute bertan behera emanaldia. Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, data berria adostean jakinaraziko dute.

Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, bertan behera gelditu da Hezurbeltzak musika taldeak gaur gauean Sanagustin kulturgunean eskaini behar zuen kontzertua. Taldekideetako bat gaixorik dagoelako utzi dute bertan behera emanaldia, eta data berria adostean jakinaraziko dutela esan du Kulturazek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide