Gorka Urbizuri elkarrizketa, Berri Txarrakek Azpeitian eskainitako azken kontzertuaren atarian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 22a

Musikazale askoren gogoan iltzatuta geratuko da atzoko gaua. Izan ere, Berri Txarrak musika taldeak magiaz bete zuen Sanagustin kulturgunea, Azpeitian eskainitako azken kontzertuan. Ehunka lagun dardarka, saltoka, oihuka eta txaloka, Gorka Urbizu buru duen taldeari 'ikusi arte' esaten. Kontzertuaren aurretik Urbizurekin solasteko aukera izan zuten UROLA KOSTAKO HITZAk, Kulturaz kooperatibak eta Uztarria Komunikazio Taldeak. Haren adierazpenekin nahiz Berri Txarrakek eskainitako kontzertuko irudiekin Mikrouhinak bideo sortarako egindako bideoa da honako hau. 

Etenaldi mugagabearen aurretik egiten ari den Ikusi Arte Tour 2019 biraren barruan eskaini zuen atzoko kontzertua Berri Txarrakek. 

https://youtu.be/HrpVZ60z2Qg

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide