Rakugo emanaldia izango da bihar Azpeitiko Udal Euskaltegian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 19a

Hiromi Yoshidak, Arantzazu Maizek, Maider Ibargurenek eta Axen Escaladak eskainiko dute saioa, 18:30ean hasita. Ekitaldi irekia izango da.

Ezkerretik eskuinera, Escalada, Ibarguren, Maiz eta Yoshida.

Rakugoak ezagutzeko eta euskaraz entzuteko aukera izango dute bihar arratsaldean Azpeitiko Udal Euskaltegira joaten direnek. 18:30ean hasita, Hiromi Yoshidak eta Azpeitiko Rakugo Taldeko Arantzazu Maizek, Maider Ibargurenek eta Axen Escaladak, Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri diren rakugoak edo ipuinak kontatuko dituzte euskaltegian. Euskaltegiko ikasleek ez ezik, edozein herritarrek parte har dezake biharko saioan ikus-entzule gisa, ekitaldi irekia izango baita.

Yoshidak, Maizek, Ibargurenek eta Eskaladak behin baino gehiagotan erakutsi izan dituzte rakugoak. Duela bi urte, esaterako, beste saio bat eskaini zuten Azpeitiko Udal Liburutegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide