Azpeitiko Paradisu Zinemak 'Caras y lugares' dokumentala eskainiko du bihar Soreasu antzokian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 19a

Caras y lugares Agnes Varda zinemagilearen eta Jean Rene artista grafiko eta argazkilariaren artean sortutako ikus-entzunezkoa da. Munduko hainbat txokotan irudi grafiko erraldoiak egiteagatik da ezaguna Jean Rene artista. Agnes Vardak, aldiz, ibilbide luzea du zinemaren munduan. Bi artista horiek dira dokumentalaren protagonistak.

Azpeitiko Paradisu Zinema zineklubak Caras y lugares film dokumentala eskainiko du bihar, asteazkena, Soreasu antzokian, 21:00etan hasita. Caras y lugares Agnes Varda zinemagilearen eta Jean Rene artista grafiko eta argazkilariaren artean sortutako ikus-entzunezkoa da. Munduko hainbat txokotan irudi grafiko erraldoiak egiteagatik da ezaguna Jean Rene artista. Agnes Vardak, aldiz, ibilbide luzea du zinemaren munduan. Bi artista horiek dira dokumentalaren protagonistak. Elkarrekin Frantziako hainbat herritatik egiten duten bidaiaren kontakizuna da dokumentala. Gaztetasuna eta beteranotasuna eskutik doaz Caras y lugares filmean. Vardak eta Renek beren ezberdintasunetan zein umorean oinarritutako laguntasuna ontzen dute ikus-entzunezkoan zehar, istorio erreal bezain ederra osatuz.  Hona hemen aurrerapen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=1v8Xc88AfW8

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide