Porrotxek eta Marimototsek musuz bete dute Soreasu antzokia

Ihintza Elustondo 2019ko otsailaren 16a

Pirritx ez da izan Azpeitian eskaini duten 'Musua' ikuskizunean, gaixo dagoelako. Dena den, ederki gozatu dute emanaldira bertaratu diren haurrek eta helduek.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Musua ikuskizuna eskaintzekoak ziren gaur Azpeitian, baina Pirritx gaixo dago, eta beste bi pailazoak bertaratu dira, hainbat  lagunekin batera: besteak beste, Soreasu antzokian izan dira Mielotxin eta Ziripot, Olentzero, animalia ugari... Bi emanaldi eskaini dituzte: bata 16:00retan, eta bestea 18:30ean. Bi saioetan antzokia goraino bete da, eta gozatu ederra hartu dute bertaratu diren haurrek eta helduek. Emanaldien amaieran, ohi bezala, Uztaro haur eskolako kideak igo dira oholtzara, eta pare bat abesti kantatu dituzte pailazoekin batera. Gaurkoan ere Soreasun izan dira Goienetxe fundaziokoak ikuskizunaz gozatzen.

Hona hemen 16:00retako saioan hartutako irudiak:

[flickr_set id="72157676559250007"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide