Joseba Irazokiren eta Idurre Azkueren 'Dantzagurea', bideoan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 11

Joseba Irazoki musikariak eta Idurre Azkue dantzariak Dantzagurea ikuskizuna eskaini zuten atzo, otsailak 10, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun bertaratu zen kulturgunera dantza garaikidearen zertzeladak dituen kontzertu dantzatuaz gozatzera. Honako hau atzoko emanaldian hartutako irudiekin osatutako laburpen bideoa da, Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak Mikrouhinak bideo sortarako egindakoa.

https://youtu.be/ohlHhP1GjSI

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide