Nomadak eta Dekot taldeen Azpeitiko kontzertua, irudietan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 10a

Azpeitiko Kulturaz kooperatibak beste hainbat eragilerekin elkarlanean sustatzen duen Arkupehotsak egitasmoaren emaitza berri batez gozatzeko aukera izan zuten ostiral gauean Sanagustin kulturgunean elkartutako ikus-entzuleek. Oraingo honetan, kontzertu bikoitz ederra eskaini zuten kulturguneko Arkupean Nomadak talde bergarrak eta Dekot talde bizkaitarrak.

Bi taldeen emanaldiak irudietan jaso zituen Alberto Beloki argazkilariak. Hemen, argazki horietako batzuk; ondoko loturan, berriz, bilduma osoa ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide