Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berritu du mendizaleen tabernan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 6a

Azpeitiko Argazki Elkarteak aste honetan berritu du Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean jarri ohi duen erakusketa. Beste behin ere elkarteko kide diren argazkilarien irudiek apainduko dituzte tabernako hormak, eta oraingo honetan, Valen Garciaren, Juan Carlos Pozoren eta Iñigo Olarteren argazkiekin osatu dute erakusketa. Martxoaren 14ra bitartean egongo dira haien argazkiak ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide