Basazabal, inguruko ikastetxeetako irakasleen bilgune

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 6a

Atzo 60 lagun inguru elkartu ziren Basazabalen. (Azpeitiko Udala)

Joan den urtarrilaren 25ean inauguratu zutenetik, bizi berria du Azpeitiko Basazabal jauregiak, eta horren erakusgarri da eraikinak azken egunotan hartu duen martxa. Izan ere, formazioa eta turismoa ardatz dituen etxean hasi dira dagoeneko jardunaldiak edota hitzaldiak eskaintzen. Atzo bertan, esaterako, Zarauzko Berritzeguneak Idazketa Lehen Hezkuntzan formazioaren bigarren saioa egin zuen Basazabalen. Jabi Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunean Haur eta Lehen Hezkuntzaren arloan lan egiten duen adituak eskaini zuen saioa, eta inguruko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 60 irakasle eta profesional elkartu ziren han. Saioan, besteak beste, Lehen Hezkuntzan garatu beharreko idazkera gobetzeko gakoak eman zituen Azpitartek.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide