Meza eta hamaiketakoa eginda, agurtu dituzte Matxinbentan Santa Ageda festak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 5a

Gaur, Santa Ageda egunean, amaitu dira Azpeitiko Matxinbenta auzoko festak. Joan den ostiralaz geroztik Santa Ageda jaietan murgilduta izan dira auzotarrak. Ohi bezala, askotariko ekintzak egin dituzte egunotan; besteak beste, pilota partidak eta herri kirolak izan ziren igandean, eta atzo, astelehena, santa eskean atera zen hainbat matxinbentar. Gaurkoan, meza izan da auzoko elizan, 11:00etan hasita, eta ondoren, hamaiketakoa egin dute jubilatuek, Matxinbentako tabernan. Hotzari aurre egiteko, gustura hartu dituzte salda beroa eta txorizo nahiz haragi egosi pintxoak han bildu diren 50 bat lagunek. 

Bestalde, otarrearen zozketa ere egin dute festetako azken egunean, eta 5.318 zenbakia egokitu da. Haren jabea ere azaldu da: Urrestillako Arantxa Juaristi izan da zorteduna.

Hona hemen gaur Matxinbentan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide