Testamentuaren inguruko solasaldia izango da bihar Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 5a

Baserriko emakumeen elkarteak biharko, asteazkena, prestatu du solasaldia. 16:00etan hasiko da, Baigerako aretoan, eta Francisco Javier Lazaro Azpeitiko notarioa izango da hizlaria.

Zertarako testamentua egin? izenburupean, solasaldia antolatu du Hitzez baserriko emakumeen elkarteak biharko, asteazkenerako. Francisco Javier Lazaro Azpeitiko notarioak eskainiko du solasaldia 16:00etan hasita, Baigerako aretoan. Baserritarrei ez ezik, herritar guztiei zuzendutako hitzaldia izango dela jakinarazi du Hitzez elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide