Laboaldiak utzi zuena, irudietan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 5a

Joan zen abenduan Laboaldia egitasmoa egin zuten Azpeitian, Mikel Laboaren heriotzaren hamargarren urtemuga zela eta. Egitasmo haren bueltan hainbat ekitaldi antolatu zuen Azpeitiko Kultur Mahaiak, eta horietan ateratako argazkien bilduma jarri du Kulturaz kooperatibak Sanagustin kulturguneko hormetan ikusgai. Kulturazek azaldu duenez, "aho zapore gozoa" utzi zien Laboaldiak, eta egitasmoak eman zuenaz gozatzen jarraitzeko jarri dute erakusketa. Datozen bi asteetan, beraz, Laboaldiako hainbat irudi ikusi ahal izango dira kulturgunean.

Bestalde, Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, datozen egunetan jasoko dituzte Matxinada eta Laboaldia egitasmoen inguruko DVDak. Bi egitasmoetan parte hartu zuten lagunei oparituko dizkiete DVDak, eta Sanagustin kulturgunean salgai ere jarriko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide