Azpeitiko Zuhaitz Eguna, bideoan

Erlo Telebista 2019ko otsailaren 4a

Azpeitiko Zuhaitz Eguna zela eta, hainbat lagun izan zen atzo, igandea, Goenako zelaietan zuhaitzak landatzen. Azpeitiko Udalak eta Ekoetxeak antolatu zuten egitasmoa, eta harekin bat egin zuten herriko ikastetxeek, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baigerak eta Lagun Onak futbol taldeak. Guztira, 70 bat lagun elkartu ziren Goenan, eta 75 zuhaitz landatu zituzten. Erlo Telebistak egindako bideoa da honakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide